Zeberio II.ak eta Utergak Kutxa torneoaren final-laurdenetako ligaxkako hirugarren eta azken partida jokatuko dute gaur, Galarretan (16:00), eta finalerdietara sartzen ahaleginduko dira. Elduaingoak bere esku du, nahikoa baitu 30-23 irabaztea. Doneztebekoak, ordea, ia miraria behar du. Alde handiz hartu beharko luke mendean aurkaria, eta horrez gain, Urrizak Urrutiari irabazi beharko lioke.
Zeberio II.a faborito argia da gaurko partidarako, eta dirua haren alde irtengo da. Utergak, baina, ez dauka ezer galtzeko, eta arriskatuz jokatuko du. Norgehiagokako gakoa sakean zein errestoan egongo da.
Zeberio II.a eta Uterga. nor gehiagoka gaur, Kutxa torneoan
Elduaingoak nahikoa du 30-23 irabaztea finalerdietara pasatzeko; Doneztebekoak, berriz, askoz zailagoa dauka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu