Zehaztuta daude jada eguna eta pilotalekuak
ESKU-HUSKA. Datorren asteburuan jokatuko diren final-laurdenetako eguna eta pilotalekuak zehaztuta daude jada. Barriola eta Retegi Biren artekoa ostiralean jokatuko da, Beasainen. Gonzalez eta Olaizola II.a larunbatean lehiatuko dira Iruñean. Eta igandean bi partida izango dira: Titin III.aren eta Xalaren artekoa, Logroñon, eta Irujoren eta Bengoetxea VI.aren artekoa, Eibarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu