Zerain, Nanga Parbateko bigarren kanpalekuan
MENDIA. Alberto Zerain mendizale gasteiztarra Nanga Parbateko (8.125 metro) bigarren kanpalekura iritsi da, Kinshofer deitzen dioten bide klasikotik. 6.200 metroan dago bigarren kanpalekua Nanga Parbaten, eta han altuerara egokituko da Zerain, berriz ere oinarrizko kanpalekura itzuli aurretik. Zerainek Nanga Parbat igo nahi du, baina inoiz egin ez den bide batetik, Mazeno bidetik, hain zuzen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu