Zierbena eta Isuntza. Bi traineru horiek jokatuko dute San Miguel ligara igotzeko kanporaketa iraileko hirugarren asteburuan, biak sailkatu direlako KAE 1 ligako lehen bi postuetan. Atzo bukatu zen lehiaketa Camargon (Espainia), eta Zierbenak aurtengo zazpigarren bandera irabazi zuen. Isuntza izan zen bigarren, eta Santurtzi hirugarren.
Bigarren lekua zegoen jokoan sailkapen nagusian, Isuntzak lau punturen aldea baino ez zuelako Santurtzirekiko. Baina lehen luzetik bertatik, Lekeitioko ontziak aldea zabaldu zuen. Hirugarren luzean erabakita geratu zen lehia, zazpi segundo ateratzen zizkiolako Santurtziri. Azkenean, bost atera zizkion Isuntzak. Lehia horretatik urrun, Zierbenak sekulako lana egin zuen, eta, liga bikaina biribilduz, aise irabazi zuen. Sailkapenaren zuloan, KAE 2ra jaisteko edo ez jaisteko kanporaketa Zarautzek jokatuko du azkenean. Orio B postu bat aurretik sartu zitzaion atzoko estropadan.
KAE 2an, San Pedro B nagusi
KAE 2 ligan, Colindresen (Espainia), San Pedro B izan zen nagusi, Hondarribia B eta Deusturen aurretik. Ligan ere hurrenkera horretan dira. Gaur dute azken estropada, Santanderren (12:00).
Zierbena eta Isuntza, igoerako kanporaketara
KAE 1 ligako azken estropadan, Camargon, Zierbenak irabazi du, eta Isuntzak ziurtatu egin du bigarren lekua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu