Atzoko saioaren ostean dominen lehiatik kanpo zegoen jada, baina gaur ere aritu da Carlota Ziganda golfean. 10. zulotik hasi da, eta gaur parra baino bi kolpe gutxiagorekin amaitu du saioa. Hala, denera, sei kolpe gehiago behar izan ditu torneoan.
Irabazlearengandik 22 kolpera amaitu du.