Bestalde, Milan, Fiorentina eta Lazio klubak bigarren mailara jeisteko eskatu du Italiako futbol Federazioko fiskalak. Hiru talde hauek ere puntu gutxiagorekin hasikolukete txapelketa bigarren mailan: Fiorentinak eta Laziok 15 puntu gutxiagorekin eta Milanek, berriz, 3 puntu gutxiagorekin.
Norbanakoei dagokienean, Palazzi fiskalak bost urteko inhabilitazioa eskatu du Franco Carraro Italiako Futbol Federazioko presidente ohiarentzat eta nagusi Luciano Moggi Juventuseko zuzendari nagusi ohiarentzat. Adriano Galliani Milaneko lehendakariorde eta Ligako presidentearentzat, berriz, bi urtekoa.
Palazzik azaldu duenez, ustelkeria kasuan nahastutako taldeen helburu nagusia epaileen mesedeak eskuratzea zen. Italiako Futbol Federazioko fiskalaren hitzetan "epaileen aldeko esku-hartzearekin" sistema "sofistikatua" osatu zuten. Fiskalak ziurtatu egin du epaileak banatzeko zozketetan esku-hartzea izan zela ziurtatzen duten frogak dituela.
Futbola
Zigor eskaera zorrotza Italiako talde nagusientzat
Juventus, Milan, Fiorentina eta Lazio klubak auzipetuko dituzte, iragan maiatzetik Italiako futbola zipriztintzen duen ustelkeria kasua dela-eta. Gaur jakin da Stefano Palazzi Italiako Futbol Federazioko fiskalaren zigor eskaera zein izango den. Zigor eskari gogorrena Juventusentzat iza da. Palazzik Juventus lehen mailatik kanporatzeko eta gutxienez hirugarren mailan izen-emateko eskatu dio Italiako Futbol Federazioko Apelazio Batzordeari. Gainera, hirugarren mailan sei puntu gutxiagorekin hasiko luke txapelketa Juventusek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu