txirrindularitza

Zigorra bukatu zaio Vilari

Berako txirrindularia gaurtik aurrera berriz ere lehiatu daiteke, positiboagatik hemezortzi hilabetean zigortuta egon ondoren.

2009ko azaroaren 5a
14:42
Entzun
Patxi Vila txirrindulari profesionala (Bera, Nafarroa; 1975) gaurtik aurrera has daiteke lehiatzen, hemezortzi hilabetez zigortuta egon ondoren. Iazko martxoaren 3an egindako kontrolean testosteronarekin positibo emateagatik Espainiako Federazioak bi urteko zigorra jarri zion. Vilak helegitea aurkeztu zuen Kirola Epaitzeko Epaitegian eta horrek sei hilabete murriztu zion zigorra.

Ustekabez jaso zuen Vilak murrizketaren erabakia, itxaropena galduta baitzeukan. Orain, bere biziaren jabe sentitzen da berriro. Konfiantza handia daukala aitortu du, eta talde bila hasi da dagoeneko.

Punta-puntako probetara itzultzea da haren ametsa eta helburua.

Bizipen honen ondorioz, beste pentsakera batekin egingo dio aurre bere bizitza profesionalari.

BERRIAk elkarrizketa egin dio. Haren esan batzuk:

- "Urte eta erdiren ondoren, nire bizitzaren jabe naiz berriro".

- "Badakit lehiako egun bakoitza bete-betean biziko dudala, lehen ez bezala".

- "Zigorra laburtzean denetik pixkat bat sentitu nuen, baina batez ere poza, lasaitasuna, eta askapen sentimendu izugarria".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.