Piraguismoa

Zilarrezko domina eskuratu du Elosegik Munduko Txapelketan

Lorpen bikoitza izan da Elosegirena, domina ez ezik Tokion egingo diren Olinpiar Jokoetarako ere sailkatzea lortu baitu Maialen Chourrautekin batera.

Ander Elosegi zilarra irabazi berritan. ENRIC FONTCUBERTA, EFE
2019ko irailaren 28a
22:10
Entzun

Lan bikaina egiten ari dira Ander Elosegi eta Maialen Chourraut La Seu d'Urgellen (Herrialde Katalanak) jokatzen ari diren Piraguismoko Munduko Txapelketan. Zilarrezko domina eskuratu du C1eko proban Elosegik, 91'35 denborarekin.

Aurrez, finalerdietan, erakutsia zuen indartsu dabilela. Zazpigarren egin du, lehen tokian geratu den Denis Gargaud frantziarrarengandik 3'12 segundora.

Finalerako sailkatua zen Maialen Chourraut ere finalerdietan hamargarren postua eskuratu ostean. Azken txanpan, ordea, 50 segundoko zigorra jarri diote ate bat ez igarotzeagatik, eta hala, azken postuetan geratu da. Garaipena Eva Tercelj esloveniarrarentzat izan da  94'27 denborarekin, bigarren geratu da Jessica Fox australiarra eta hirugarren Zeelanda Berriko Luuka Jones.

Bestalde, gaur jakinarazi dute Tokioko Olinpiar Jokoetan izango direla Elosegi eta Chourraut. Gipuzkoarra ez da gustora geratu Munduko Txapelketan egindako lanarekin, baina Olinpiar Jokoak ditu orain begibistan. "Ahalegindu naiz baina ez dute lortu. Denbora asko galdu dut zubiaren tartean eta ondoren ere huts asko egin ditut. Baina Tokiorako txartela irabazi dut gaur egindako lanari esker. Orain nire aurretik geratu diren neskak harrapatzeko lanean jarraitzea geratzen da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.