Ziskar II.a finalerdietara pasatu da, Lujani irabazita
PALA. Luis Ziskar buruz buruko txapelketako finalerdietara pasatu zen atzo, Valdimir Lujani partida gogor eta luze bat irabazita (35-31). Mungiarrak Pablo Fusto izango du hurrengo aurkari. Erremontean, berriz, Urrizak eta Etxeberria III.ak 40-31 irabazi zioten atzo Utergari eta Urrutiari, eta Azysa Torneoko B multzoko lehenak izan ziren finalerdietara pasatzen. Bigarren postua heldu den astean argituko da, atzoko galtzaileek eta Zeberio II.ak eta Ionek jokatuko duten partidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu