Zortzi palistarik onenak, Bizkaia Torneo motzean

Bihar hasiko da lehia bi finalerdiekin, eta hilaren 30ean jokatuko da finala, Bizkaia pilotalekuan

Erredakzioa
Bilbo
2011ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Egungo zortzi palistarik onenek jokatuko dute I. Bizkaia torneoa. Lehia bihar hasiko da, bi finalerdiekin (19:00): Fusto-Lujan eta Altadill-Larrinagak neurtuko dituzte indarrak lehenbizi, eta Gaubeka-Aierbe eta Zulaika-Garmak gero. Bi partida horietako bi bikote garaileek hilaren 30ean jokatuko dute txapelketako finala.

Jaialdi guztiak Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dira. Innpala egitasmoak pala profesionala hartu zuenetik lehen gabon egitaraua da. Club Deportivon garai onak izaten ziren, ikusteke dago pala zaleek nola erantzungo duten Miribillako pilotalekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.