Egun handia izan daiteke Baionarentzat igandekoa,zortzi urteren ondoan Frantziako Maila Nagusiko Ligara itzul daitekeelako. Perigueuxen ariko da, eta D2ko azken jardunaldiko partida jokatuko dute. Irabaziz gero, Top 16an ariko da heldu den sasoian. Maurice Lacoin zelaian jokatuko dute norgehiagoka, eta Euskal Herritik bertara 10.000 zale joatea espero da.
Aspaldi dihardute baionarrek berriro Maila Nagusira igotzeko irrikarekin, baina oso zaila gertatu zaie, azken bi sasoitan hurbil ibili badira ere. 1995-1996an galdu zuten Maila Nagusia. Hurrengo lau sasoitan Bigarren Mailari neurria hartu nahian jardun zuten. Bien bitartean, Maila Nagusiak erabat profesionalizatzeko bidea hartu zuen, eta 2000-2001ean hasi zen Baiona berriro Maila Nagusira igotzeko beharra aztertzen.Orduan hasi zen Miarritze Europako Heineken Kopa jokatzen. Hain justu, miarriztarrek Baiona jaitsitako sasoi berean lortu zuen Maila Nagusira igotzea,sasoi batez Bigarren Mailan jardun ondoan. Bitxikeriekin jarraituz, Perigueuxek ere (etziko Baionaren aurkaria), Maila Nagusira igotzea lortu zuen azken kanporaketa irabazita, 1995-1996 sasoian. Etzi, berriz, Perigueuxekoek partida erabakigarria jokatuko dute Baionaren aurka, mailari eusteko azken aukera ukanen baituta.Maila Nagusira igotzeko, ordea, egitasmo sendoa eta diru asko ukaitea eskatzen zuen. Francis Salagoiti hautatu zuten SASPeko (Kirol Elkarte Profesiona) lehendakari 2000-2001 sasoian, eta harrezkero taldea indartu egin dute sasoi bakoitzean. Jokoan den sasoi honenhastapenean, esate baterako, Cleda, Sudre, Taofifenua, Combez, Pesteil eta Mc Laren fitxatu zituzten, eta orain dela hilabete eta erdi, Griffiths galesa.Baionak Maila Nagusia galdu zuenean Top 20 zuen izena, eta lapurtarrak A2ra jaitsi ziren. Sasoi hartan Tolosak irabazi zuen Top 20ko finala, Briveri 20-13 irabazita. Perez eta Perrier ziren Baionako entrenatzaileak, Dufforg lehendakaria, eta Gonzalez, kapitaina (egun, Miarritzen).Harrezkero, zortzi entrenatzaile ukan ditu: Navarron, Bidart, Viguera, Leta. Montori, Novion, Bouisset, Peytavin eta Mentieres. Lehendakariak, berriz, Dussarrat, Barnetxe eta Salagoiti (egungoa). Orduko jokalari batzuk aipatzearren, aurten Donostiako Bera-Beran jokatu duten Leconte (38 urte), Cojocariu (38 urte) eta Durquety (33 urte); Balhadere, Olazabal eta Arrijuria (Donibane Lohizunen); eta egun taldean diharduten, Aussel (31 urte), Lamaison (33 urte) eta Peytavin (43 urte). Gainera, Laskube, Altuna, Condom, Bidart, Puertas, Dongieu, eta, jakina, Gonzalez.
ERRUGBIA
Zortzi urteren ondoan, berriro handien artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu