Zoru bizia Angelun, eta jendetza Zestoan
ESKU-HUSKA. Binakakorako bi partidatarako pilotak aukeratu zituzten atzo. Pilotekin ez zen arazorik egon; bai, ordea, pilotaleku batekin. Angelun, Elhorgan, Saralegi-Beloki eta Xala-Barriola elkartu ziren, eta zoruak harritu zituen, oso bizia delako. Berdez margotuta dago eta hauts asko zegoen. Zestoan, berriz, jendetza bildu zen, eta Gonzalez-Laskurainek eta Olaizola II.a-Beginok makina bat autografo sinatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu