Europako Txapeldunen Ligako bigarren faseko taldeen zozketa egin da gaur goizean Vienan, eta Itxakori aurkari apalak egokitu zaizkio. Multzoko buru zen Lizarrako taldea, eta bigarren fasean Montenegroko Buducnost Podgorica, Esloveniako Krim Liubliana eta Errumaniako Valcea taldeak izango ditu aurkari.
Lauko multzo horretan lehen bien artean sailkatu beharko du Itxakok Europako txapelketa onenaren finalerdietan lehiatzeko. Bigarren fase horretako partidak otsailaren 5aren eta martxoren 20a bitartean jokatuko dira.
ESKUBALOIA
Zozketa aldekoa izan du Itxakok Txapeldunen Ligan
Montenegreoko Buducnost Podgorica, Esloveniako Krim Liubliana eta Errumaniako Valcea taldeak izango ditu aurkari Lizarrako taldeak bigarren fasean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu