Zuazok Lanzarote Puerto del Carmeni irabazi dio: 26-21
Zuazok bolada txarra eten zuen atzo. Urteko lehen lau partidak galdu eta gero, 26-21 irabazi zion Lanzarote Puerto del Carmeni Lasesarren. Partida lehiatua izan zen. 18na zeuden berdinduta ordu laurden baten faltan, baina etxeko taldeak lau gol sartu zituen jarraian, eta lehia erabakita utzi. Alba Sanchez Zuazoko erdikoa izan zen onena: zazpi gol.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu