Lehenik Zuberoa zehakatuko du 2007ko Frantziako Tourreko tropelak. Iparraldetik hasi eta hegoalderaino: Mauletik, Atarratzera eta handik Larrañeko mendatera. Ondoren Zaraitzutik sartuko dira Nafarroan eta Erronkarirako bidea hartuko dute, Uztarrozetik. Izabatik ere pasako dira eta Belaguaraino iritsita Eraiz edo Pierre Saint Marti mendatea igo beharko dute.
Guztira 100 kilometro egingo dituzte txirrindulariek Euskal Herrian barrena. 2007ko uztailaren 25ean, asteazkena, izango da etapa. Gainera, Piriniotako azkena izango da eta erabakigarria izan daiteke.
Txirrindularitza
Zuberoa eta Nafarroa bisitatuko ditu Frantziako Tourrak 2007an
Gaur aurkeztu dute 2007ko Frantziako Tourra. Londresen hasiko da lasterketa datorren urtean. Gaur egin dute Parisen ibilbidearen aurkezpena eta erabakigarria izan daitekeen etapa Euskal Herrian barna ibiliko da. Zuberoa eta Nafarroa zeharkatuko ditu guztira ehun kilometro izango dituen etapak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu