EAEko Auzitegi Nagusiak hamar laneguneko epea jarri zuen. Gaur amaitzen da epe hori eta Realak helegitea jartzea erabaki du.
EAEko Auzitegi Nagusiak joan den urriaren 18an plazaratu zuen ebazpenaren araberaIban Zubiaurre jokalariak eta Athleticek, subsidiarioki,Realari bost milioi euroko kalte-ordaina ordaindu behar diote.
Arratsaldean agerraldia egingo dute Anoetan. Hartutako erabakiaren berri emango dute bertan, 18:15tatik aurrera.
Iban Zubiaurrek eta Athleticek ere helegitea jarriko dute. Talde zuri gorriaren webgunean irakur daitekenen taldeak "ezhokiko kasazio-helegitea" ezarri du gaur Espainiako Auzitegi Gorenean, joan den urriaren 17an "EAEko Auzitegi Nagusiaren Sozialeko Aretoak eman zuen epaiaren aurka".
Futbola
Zubiaurreren kasuan helegiteak aurkeztea erabaki du Realak
Realaeko Administrazio Kontseiluak Zubiaurreren kasuan helegitea jartzea erabaki du taldearen "interesak behar bezala defendatzeko har zezakeen erabaki bakarra" dela uste duelako. Taldeak bere Webgunearen bidez jakinarazi duenez, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurkako helegitea jarriko du Espainiako Auzitegi Gorenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu