Ez du bururik altxatzen Osasunak. Lau partida daramatzate gorritxoek jarraian galduta, eta gero eta gertuago dituzte jaitsiera postuak; 16. postuan dago orain, eta bi puntura du 18. sailkatua, Almeriak gaur Realaren kontra egiten duenaren zain. Donostiarrek galduz gero, Getafe izango litzateke 18. postuan, eta puntu bakarrera legoke Osasuna.
Sevilla izan zuen atzo borrero Osasunak, espainiarren aurka 1-2 galduta. Irudi txarra eman zuten nafarrek, eta lehen zatian erraztasun gehiegi eman zizkion Sevillari. 27. minutuan hartu zuten espainiarrek aurre markagailuan, Jairok 0-1ekoa eginda. Lehen zatiaren ondarrean zabaldu zuen aldea Baccak, penaltiz.
Bigarren zatian irudia txukundu zuen Osasunak, baina beranduegi egin zuen Acuñak gorritxoentzako gola (94. minutuan).