Alaves 1-3 Celta

Zulotik ezin aterata

Lehen hogei minutuetan hiru gol sartu ditu Celtak, eta ez dute zereginik izan arabarrek. Sailkapenean azken postuan jarraituko dute.

Laguardia etsita, gaur, Mendizorrotzan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2021eko apirilaren 4a
18:16
Entzun

Gutxi iraun du Alavesek gaur. Zehazki, hogei minutu. Denbora horixe behar izan du Celtak hiru gol sartu eta garaipena bideratzeko. Abelardok ez zuen begiratu ere egin nahi, eta porrot horrek azken postuan utziko du Alaves.

Nolitok sartu du lehenengoa, Aspasek bigarrena eta Santi Minak hirugarrena. Gehiago sartzeko ere aukerak izan dituzte galiziarrek. Aldaketak azkar egin ditu Alavesek, baina ez dute norgehiagokaren noranzkoa aldatzerik lortu. Bigarren zatian, 54. minutuan, jokalari bat gutxiagorekin geratu da Celta, baina berandu baliatu du hori etxeko taldeak: Lejeunek 86. minutuan lortu du markagailua txukuntzea. 

Maila mantentzeko bederatzi neurketa geratzen zaizkio Alavesi. Une honetan hiru puntu eskasera du 17. postua. Lehen finala, San Mamesen jokatuko dute.

Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Lejeune, Laguardia, Duarte (Javi Lopez, 34'); Battaglia, Pina (Sainz, 55'), Pellistri (Cordoba, 68'), Luis Rioja (Mendez, 34'); Jota eta Joselu.

Celta: Villar; Hugo Mallo, Aidoo, Murillo, Aaron Martin; Tapia, Brais, Denis Suarez (Vazquez, 80'), Nolito (Beltran, 55'); Mina (Fontan, 56') eta Aspas (Ferreyra, 86').

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.