Arrauna

Zumaia-Getaria garaile emakumezkoen lehen Kontxako Banderaren sailkatze estropadan

Galiziak (24 segundora gaur), Hondarribiak (33ra) eta Astillerok (44ra) lagunduko diote bihar proba erabakigarrian, 11:00etatik aurrera. Gaurko denborek ez dute balioko. Tolosaldea, Arkote, Badalona eta Colera ere aritu dira gaur.

2008ko irailaren 13a
18:58
Entzun
Zumaia-Getaria izan da gaur emakumezkoen lehen Kontxako Banderako aurreneko jardunaldiko irabazlea, Donostian, eta biharko estropada erabakigarrian izango da, Galizia, Hondarribia eta Astillerorekin batera. Haiez gain, Tolosaldea, Arkote, Badalona eta Colera ere aritu dira gaur lehian.

Lau denbora onenak lortu dituztenek eskuratu dute txartela -besteak ez dira bihar ariko-. 11:00etan hasiko dute biharko proba, eta ez dute balio izango gaurko denborek.

Bi txandatan banatu dute estropada. Distantzia: 2.778 metro (1,5 itsas-milia) eta ziaboga bakarra.

Gaurko jardunaldia

Lehen txanda

1. Galizia 14.06

2. Astillero 14.26

3. Tolosaldea 14.36

4. Colera 17.21

Bigarren txanda

1. Zumaia-Getaria 13.42

2. Hondarribia 14.15

3. Arkote 15.03

4. Badalona 18.18

Gizonezkoak bihar

Gizonezkoen bigarren jardunaldia bihar jokatuko dute; 12:00etan lehen txanda, 12:30ean bigarrena (ETB1).

Lehen jardunaldia (aurreko igandean)

1. Castro 19.51,00

2. Urdaibai 20.09,08

3. Astillero 20.09,76

4. Orio 20.15,76

5. Hondarribia 20.22,06

6. San Pedro 20.23,54

7. Tiran 20.58,18

8. Donostiarra 22.09,06

Bigarren jardunaldia (bihar)

Lehen txanda

Hondarribia

San Pedro

Tiran

Donostiarra

Ohorezko txanda

Castro

Urdaibai

Astillero

Orio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.