Ez da ustekabekorik egon emakumezkoen Kontxarako sailkapeneko txandan. Zumaia, San Juan eta Hibaika, Euskotren ligako lehen hirurak, eta Mecos sailkatu dira. Zumaiak denbora bikaina egin du, eta 14 segundotik gora atera dizkio Hibaika bigarren sailkatuari. Hirugarren San Juan izan da, 25 segundora, eta laugarren Mecos, 30 segundora. Galiziako taldeak zein maila emango zuen ikuskizun zegoen, eta lehen egunean behintzat ez du erakutsi beste urte batzuetako ahalmenik.
Sailkatuen atzetik, Orio izan da bosgarren, Hondarribia seigarren, Bizkaia zazpigarren, Zarautz zortzigarren eta Santoña bederatzigarren.
Igande honetan jokatuko da lehen estropada.