David Zurutuza Realeko jokalariaren arabera, Espanyolen kontrako partidan atzo lortutako puntua "ona" da; hala ere, Europan sartzeko aukeraren inguruan zuhur aritu da: "Oraingoz partidaz partida joan behar da", esan du.
Taldeak atzo egindako lanaz ere mintzatu da. Lehenengo zatian taldea ez zen "oso fin" ibili, haren arabera. Bigarrenean, ordea, taldeak bere maila eman zuela iritzi dio.
Gaur Bartzelonatik itzulita, bihar hasiko da Reala Malagaren aurkako partida prestatzen. 11:00etan egingo du lan saioa, Zubietan.