futbola

Zurutuza, Herreraren partez Euskal Selekzioaren deialdian

Bihar gauean izango da Venezuelaren kontrako lagunarteko partida, San Mamesen.

2010eko abenduaren 28a
15:21
Entzun
Ander Herrera Zaragozako erdilaria ez da ariko bihar Euskal Selekzioarekin Venezuelaren aurkako lagunarteko partidan (20:45, San Mames), eta Mikel Etxarri eta Jose Angel Iribar hautatzaileek David Zurutuza Realekoa sartu dute haren partez deialdian.

Atzo jakin zen Stephane Ruffier Monakoko atezaina ere ez dela izango, eta Asier Riesgo Osasunakoa deitu dute. Carlos Martinez Realeko atzelariak ere ez du jokatuko, lesioagatik; ez dute inor sartu haren ordez.

Deialdia

- Athleticetik: Igor Gabilondo, Fernando Amorebieta, Gorka Iraizoz, Mikel San Jose, Koikili Lertxundi, Carlos Gurpegi, Javi Martinez, Markel Susaeta, Gaizka Toquero eta Iker Muniain.

- Realetik: Mikel Aranburu, Mikel Gonzalez, Xabi Prieto, David Zurutuza, Ion Ansotegi, Joseba Llorente eta Imanol Agirretxe.

- Osasunatik: Oier Sanjurjo eta Asier Riesgo.

- Real Madriletik: Xabi Alonso.

- Tolosatik (Frantzia): Pantxi Sirieix.

Azkeneko bi urtean futboleko gizonezkoen selekzioak ez du partidarik jokatu, EAEko Federazioaren eta jokalarien artean ofizialtasuna lortzeko lanari buruzko desadostasuna zegoelako. Arazoak ez dira konpondu, baina jokalariek jokatzea erabaki dute. Federazioaren jokabidea "etsigarria" dela salatu dute.

Bilboko estadioa bete egingo da. ETB1ek zuzenean eskainiko du partida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.