David Zurutuza beste hiru urtez jarraituko du Realean. Rocheforteko (Frantzia) erdilariari 2010eko ekainaren 30ean amaitzen zitzaion kontratua talde txuri-urdinarekin, baina atzo akordioa lortu zuen eta beste hiru denboraldirako luzatu zuen kontratua, 2013. urtera arte, hain zuzen ere.
Bestalde, Claudio Bravo Txileko selekzioarekin jokatzera joan da, eta horrek atea irekiko dio Asier Riesgori edo Eñaut Zubikarairi. Debarrak atzo onartu zuen entrenatzaileak hala erabakiz gero jokatzeko prest dagoela. «Berriz ere taldeari laguntzeko». Riesgok onartu zuen ez dela gozoa jokatu gabe egotea. «Egoera ez da erraza, denok jokatu nahi dugulako. Baina elkarri lagundu behar diogu denok». Bere kontratuaz ez zuen argibiderik eman atezainak.
Zurutuzak 2013. urtera arte berritu du kontratua Realarekin
Erdilari frantziarrari denboraldi honen amaieran bukatzen zitzaion kontratua talde txuri-urdinarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu