Komunikazioa

1936ko altxamendu militarrari buruzko lan bat etzi ETB2 katean

Baleuko etxeko Oskar Bañuelosek zuzendu du 'Crónica de un golpe anunciado' izeneko dokumentala

Erredakzioa
Donostia
2011ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
1936. urteko uztailaren 18ko altxamendu militarra ikuspegi ezberdinetatik aztertuko dute astelehenean, ETB2ko Crónica de un golpe anunciado dokumentalean, 22:15ean. Altxamendua, 36ko gerraren hasiera eta egun haietako gertakizunak Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen nolakoak izan ziren jasoko du Baleuko ekoizpen etxeak egindako lanak.

Oskar Bañuelosek zuzendutako dokumentalak lau historialariren hitzak bildu ditu, bakoitzak hiri baten ikuspegia eman dezan: Javier Ugarte (Gasteiz), Angel Pascual (Iruñea), Mikel Aizpurua (Bilbo) eta Pedro Barruso (Donostia). Halaber, 36ko gerraren hasiera nola bizi zuten kontatuko dute adineko lau lagunek.

Historialarien analisia eta lekukoen testigantzaz gain, dokumentalak 1936ko egun haietako une batzuk gertaberrituko ditu. Antzezpen horiekin, ikus-entzunezko lana erakargarriagoa bilakatu nahi izan du Baleukok.

Gainera, dokumentalerako Hego Euskal Herriko lau gazte elkarrizketatu dituzte. 36ko gerrari buruzko kontakizunak nola jaso dituzten kontatuko dute.

Emilio Mola generalak bultzatutako altxamenduaz hainbat gako ematen saiatuko dira lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.