Komunikazioa

1990ean Marc Legasseri egindako omenaldi bat Berria telebistan

Txillardegi, Emilio Lopez Adan 'Beltza', Patri Urkizu, Luis Nuñez eta Luis Jimenez de Aberasturi ageri dira

urtzi urkizu
Donostia
2012ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
1990. urteko apirilaren 27an omenaldi berezia egin zioten Marc Legasse idazle anarkistari (1918-1997), Lezon (Gipuzkoa). El zortziko de Iraeta para arpa y txalapar- ta liburua aurkeztu zuten ekitaldi hartan. Legasserekin batera mahai inguruan izan ziren Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Emilio Lopez Adan Beltza, Patri Urkizu idazlea, Luis Nuñez Egin-eko kazetaria eta Luis Jimenez de Aberasturi editore eta idazlea. Aurkezlea Joseba Aurkenerena izan zen, garai hartako Lezoko kultura zinegotzia. Ekitaldi hura, osorik, Berria telebistan ikus daiteke gaurtik aurrera.

Urteotan Joxe Luix Agirretxe lezoarrak gorde du grabazioa. Baina ez berak ez Lezo18 aldizkarirako (1998) transkribatu zuenak, Agustina Pontestak, ez dakite ekitaldia nork grabatu zuen. Irudi haiek hartu zituenak bere burua identifikatu nahiko balu, [email protected] helbide elektronikora idaztea proposatu du BERRIAk.

Legasse anarko-abertzalea

Marc Legasse Parisen jaio zen, baina harreman estu-estua izan zuen beti Euskal Herriarekin. 1994. urtean, Hordago aldizkari satiriko-politikoa editatzeari ekin zion. Espetxean izan zen hainbat aldiz, eta erbesteratuen aldeko hainbat gose grebatan parte hartu zuen. Hauteskundeetara bost aldiz aurkeztu zen, Enbata, EHAS eta EMA alderdiekin. «Frankismo garaian bere etxea errefuxiatu askoren zentroa bilakatu zen», oroitarazten du Txillardegik bideoan. Frantsesez, euskaraz eta gaztelaniaz idatzi zituen liburuak. Haietatik oihartzun handiena izan zuena Gastibeltzaren karabinak (1977) izan zen. Maskaradak euskaraz taularatu zuen ,1985ean.

Marc Legasse idazlearen omenezko mahai ingurua osorik, hemen ikusgai:

www.berria.info
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.