Komunikazioa

'60 minutos' erreportaje saioa emango dute gaurtik aurrera ETB2n

Estraineko atalean Manchesterren bizi diren euskal herritarrekin hitz egingo dute

Erredakzioa
2012ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Iñaki Lopez aurkezlearen eskutik, ETB2 kateak 60 minutos saioa estreinatuko du, gaur, 22:00etan. Gizarte gaiak izango dira nagusi, gaurkotasunari lotuak. Aurreko denboraldietan Objetivo Euskadi egin duen taldea dago saio berriaren atzean.

Aurreneko erreportajeak Vascos en Manchester izenburua du. Athleticek bihar Manchester United taldearen zelaian jokatuko duen Europa Leagueko partidaren aitzakiarekin, saioa Erresuma Batuko hiri horretara joan da. Eta kamerek Manchesterren bizi diren euskal herritarrak topatu dituzte, hiriaren txoko eta bazter guztiak hobeto ezagutzeko. Han bizi diren euskal herritarrek euren eguneroko bizitzaren berri emango dute. Euren lanaz ariko dira, bizitzaren kostuaz, Euskal Herriko zeren falta sumatzen duten eta Manchesterko hiritarrak nolakoak diren azalduko dute.

Christian nafarrarekin gosari tradizional bat hartuko dute, taberna tipiko batean. Old Trafford futbol zelaian sartuko dira. Eta ondoren trago batzuk hartzera joango dira. Javier Navaridasen familiarekin Manchesterko parte turistikoena bisitatuko dute. Udaletxea, katedrala eta noria erraldoia erakutsiko dituzte. Iriam bizkaitarrarekin, berriz, denda alternatibo batzuk ezagutuko dituzte, eta ondo jatera joango dira. Hiriko gau giroan ere murgilduko dira Adrian, Ainhoa eta Damianekin; Village Gay modako kalean eta giro handieneko pubetan ibiliko dira, eta party pribatu batean amaituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.