Komunikazioa

Abian, Xaloa, Hamaika eta Vaughan, LTDko Nafarroako lehiaketan

Lehiaketa batera deitu du Nafarroako Gobernuak bi kate autonomikotarako, Canal4k lizentziari uko egin eta gero

urtzi urkizu
Donostia
2012ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak LTDko bi lizentzia lehiaketaren deialdia egin zuen abuztuan, eta bost enpresatako zazpi proiektu aurkeztu dira. Batetik, bi kanal autonomikoetarako lehiaketa dago, joan den martxoan Canal4k bere lizentziari uko egin eta gero. Hiru proiektu aurkeztu dira lehia horretara: Abian Komunikazioa SL, Xaloa Elkartea eta Vaughan Radio SL. Kontuan hartu behar da Xaloa Telebista 1997tik ari dela emititzen Baztan-Bertizarana-Malerreka inguruan, baina lizentziarik gabe. Eskualde horietan, ez dute egin tokiko lehiaketarik.

Tokiko LTDko kateetarako da beste lehiaketa. Iruñean, honako enpresa hauek aurkeztu dira: Abian Komuniazioa, Xaloa Elkartea eta Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea SA. Tafallan proiektu bakarra aurkeztu da, Francisco Javier Ramos Cizaurrerena. Lizarra, Tutera eta Zangozako eremuetan, berriz, ez dute lizentziarik emango.

Nafarroako Gobernuak ez ditu nahitaez eman behar lehiaketa horietako lizentziak; gerta daiteke guztiak eman gabe uztea.

Puntuazioari dagokionez, euskarazko ekoizpen propioak sustatzeak ehun puntutik bost puntu hartuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.