Erabaki eta atzera egin, ordu gutxian. Iragarritakoa bete egin zen atzo, eta asteartean RTVEko Administrazio Kontseiluak ebatzitako neurria zakarrontzira botatzea erabaki zuten, aho batez, erakundeko kide berberek. Atea itxiko zaie, horrela, alderdi politikoek eta sindikatuek izendaturiko ordezkariei, albistegietan zein berri landuko diren zuzenean eman aurretik jakiteko.
Ika-mika handia eragin zuen herenegun Administrazio Kontseiluak onartutako neurriak. RTVEko kazetariek eta prentsa elkarteek «aurretiko zentsura» ezartzeko saioa salatu zuten, eta neurriaren alde bozkatu zuten kontseiluko ordezkariak (PPkoak eta CiUkoak) zein abstenitu zirenak (PSOE, ERC, CCOO) dimititzeko eskatu zuten. Soilik Izquierda Unida eta UGTkoek bozkatu zuten kontra.
CCOOk berak kargua uzteko esan zion Hector Maravall bere ordezkariari. Horrek men egin zuen atzo, eta ez zuen parte hartu neurria atzera botatzeko bozketan.
Maravallen dimisioak aldatu egin du kontseiluaren oreka, eta PP-CiU eta PSOE-IU-UGT-CCOO blokeen arteko berdinketa eragin du.
Komunikazioa
Aho batez bota dute atzera RTVEko berrien «aurretiko zentsura»
CCOOk Administrazio Kontseiluan duen ordezkariak kargua utzi du, sindikatuak berak eskatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu