Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Desinformazioa

2022ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Azken urteetan informazio gehiegi iristen zaigu bide desberdinetatik. Telebista, irratia, egunkariak eta sare sozialak informazioz beterik daude, eta askotan ez dugu atentzioa jartzen jasotzen ari garen horretan. Informazio asko testuingururik gabe iristen zaigu eta desinformaziorako arriskua egunero pairatzen dugu. Gai askoren informazioa jaso dugu, baina askotan sakontasuna behar dugu gaien muina ondo ezagutzeko. Horretarako, gai zehatzetan fokua jartzen duten saioak beharrezkoak dira. Saio horiei esker garrantzitsuak diren gaien inguruko informazio sakona jasotzen dugu. Horietako bat Zulora saioa dugu.

Gazteako Youtubeko kanalean ikusgai dugun saioak bigarren denboraldia estreinatu du hilabete honetan, eta jada bi saio ikusteko aukera izan dugu. Lehen denboraldia 2021eko abenduan amaitu zen, eta bigarren honetan berritasunak ditugu. Besteak beste, Lander Arretxeak zuzentzen ditu saio berri horiek. Platoa eta dekorazioa berriak dira, eta hainbat kolaboratzaile ditugu bigarren denboraldian. Jada ikusgai dauden bi saioetan gazteok arduratzen gaituzten bi gai oso garrantzitsu jorratzen dira: klima larrialdia eta metabertsoa. Bi gaien informazioaren muinera joateko eztabaida oso interesgarriak antolatu dituzte bi saioetan. Lehenengoan, mundua aldatzeko ekintzak egiten dituzten hiru pertsona gonbidatu dituzte. Haien aktibismoaren eta ekintzen inguruko azalpenei esker, klima larrialdiak duen arriskuaren inguruan azalpen asko ematen dira.

Asteazken honetan, bigarren saioa argitaratu da eta bertan metabertsoaren, NTFen eta kriptodiruaren inguruan hitz egin da. Gaiaren inguruan gutxi nekien. Egia esan, azalpen oso onak eman dituzte Ane Zuazubiskarri lagundu dioten gonbidatuek. Gazte asko teknologia berri horietan dabiltza eta horren inguruan gutxi dakigunontzat oso argigarria izan da saioa. Websaioa gazteentzat bideratutako saioa bada ere, hain gazteak ez direnentzat ere saio interesgarria da. Gazteen ahotsa eta interesak entzuteko aukera gutxi dauzkagu hedabideetan. Besteak beste, Youtuben ikusgai dagoen RTVEren Genplayz saioan ere gazteen intereseko gaietan zentratzen dira. Desinformazioa saihesteko horrelako saioak ezinbestekoak dira, eta gazteen ikuspuntutik egitea etorkizunari begira jartzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.