gorka julio
Internet

Kolonia digitala

2024ko otsailaren 10a
05:00
Entzun

Testu akademiko asko sortzen dira, baina gutxi dira teknologia eta gizarte gaiak gaurkotasunez eta gertutasunez lantzen dituztenak. Horrelakoa da Ekaitz Cancelak eta Jule Goikoetxeak idatzitako «Spanish Fake Sovereignty: From Privatising the Nation-State to Becoming a Digital Colony» eta, horregatik, bertan esandakoari azaleko begirada bat behintzat ematea ere merezi du.

Espainiako burujabetza digitalaren estrategiak teknologia autonomia sendotu baino, herrialdearen burujabetza pribatizatzea eta estatu zentralizazioa eragin duela argudiatu dute Cancelak eta Goikoetxeak.

Testuan, AEBetako teknologia erraldoiekin lankidetzak, herrialdea «kolonia digital» bihurtu dutela argudiatzen dute. Espainiako menpekotasun ekonomiko, teknologikoa eta estatuaren militarizazioa kritikatzen dute. Atzerriko inbertsioaren menpean, burujabetzaren narratibaz mozorrotuta, des-demokratizazio dinamika bat martxan jarri eta tokiko eta eskualdeko ekimen alternatiboen garapena zapuzten duelako.

Dinamika horiek herri eta nazio burujabetza eliteen interesen eta atzerriko kapitalaren aliantzaren mesede egiten du soilik, barne desberdintasunak areagotu, eta autogobernu eta autodeterminazio gaitasuna murriztuz.

Hausnarketarako bide ematen dute mahai gainean jartzen dituzten gaiak: lehena, burujabetza digitala (eta teknologikoa) terminoaren perbertsioa eta erabilera; bigarrena, pribatizazioaren sakontzea teknologiaren bidetik; hirugarrena, militarizaziorako saltoa; laugarrena, nazio eta herri zapalduek burujabe izateko aukeren murriztea.

Ohikoa izan da orain arte estatuek, arlo militarreko erabakietan, ahalik eta burujabetza maila altuena eskuratzen saiatzea. Frantziak bide ezberdin bat hartu zuen, software librea aukeratuz ejerzitoan eta administrazio publikoan burujabetza digitala eskuratzeko. Orain hartutako bide horrek, hezkuntzan eta beste hainbat alorretan ere eragina (positiboa) izaten ari da.

Kolonia digital bilakatzeak, arlo digitalean ere eskuak lotuta izateko saiakera bat besterik ez da, baina kasu honetan militarizazioak hartzen duen zentraltasuna nabarmentzekoa da. Hartutako erabakiak zalantzagarriak izateaz gain, AEBen menpekotasun teknologikoan oinarritutako mendebaldeko bloke militarrean lerrokatzea dute helburu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.