Komunikazioa

Antena3 eta LaSexta kateek baiezkoa eman diote azkenean bat egiteari

Antena3 telebistak LaSexta beretuko du; astelehenean gauzatuko dute modu ofizialean eskualdatzea

Donostia
2012ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Antena3 eta LaSexta telebista kateek euren arteko bat egitea gauzatzeko behin betiko prozedura martxan jarri dutela baieztatu dute, hilabeteetako eztabaidaren ostean. Hala, Antena3 kateak LaSexta beretuko du, Grupo Antena3 taldea sortuz. Astelehenean egingo dute negozioaren eskualdatzea modu ofizialean. Guztira, zortzi telebista kate bilduko ditu komunikazio talde berriak: Antena3, LaSexta, Neox, Nova, Nitro, Xplora, LaSexta3 eta Todo Cine. Gainera, errentan hartuko du GolTV katea ere.

Espainiako ministro kontseiluak jarritako baldintzak egokiak direla uste dute kateek: «Bateragarriak dira edukiekin eta proiektuaren alde ekonomikoarekin». Ministro kontseiluak Espainiako Lehiakortasun Batzordeak ezarritako baldintza batzuk eraldatu ditu. Tartean, talde berriari bi kate nagusietan iragarkiak batera kudeatzea galarazten ziona. Hala, iragan astetik Atres Advertising publizitate enpresak iragarkiak bi kateetan jartzeko aukera eskaintzen du.

Kate pribatu bakoitzak bere leiho propioak mantenduko ditu. Antena3ek izaera generalistari eutsiko dio, eta LaSextak ikusle gazteengan jarriko du indarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.