'Argia'-k Bizi Baratzea egitasmoaren webgunea berritu du

urtzi urkizu
Hernani
2023ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Bizi Baratzea egitasmoaren webgunea 2016an sortu zuten, eta berritu egin dute orain. Bi funtzio nagusi hobetzeko egin dituzte aldaketak: batetik, eskuineko aldean, erabilera praktikorako informazioa eskainiko dute; bestetik, ezkerreko aldean, Lurrari eta ingurumen gaiei buruzko artikuluak, albisteak eta bideoak daude —aktualitateari kasu egiteko modua du hor erabiltzaileak—.

Bizibaratzea.eus webgunea Euskal Herriko egitasmoen berri izateko leihoa ere bada. Euskal Herri osoko agenda bat dakar, eta eragileek aukera dute beren albisteak bertan irakurgai egoteko. Kolaboratzaileen ekarpenak ere baditu, tartean Garazi Zabaletaren artikuluak.

'Egonarria' eta Telegram

Bizi Baratzearen barnean, Argia-k Egonarria websaila jarri du martxan. Eli Pagolak eta Mattin Jauregik aurkezten dute, eta hamabi ataletan hamabi gai landuko dituzte.

Bestalde, sare sozialetan edukiak jartzen ditu Bizi Baratzeak: Facebook eta Instagram sareetan bereziki. Halaber, Telegrameko Bizi Baratzea kanalak harrera beroa du: goizero, 05:00etan, dosi bat bidaltzen dute kanalean. Garairako lan berezi bat ematen dute: labur, baina argazki ikusgarri batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.