«Helburua ez da Sálvame-ren kontra lehiatzea», esan dute La Sexta kateko Más vale tarde saio berriko arduradunek, baina eskatu gabeko desenkusak agerian utzi du arratsaldeko talk-show-aren helburua. Txutxumutxuez harago, «krisiak uzten digun zenbaki hotzei aurpegia jartzea» da saioaren helburua.
«Ez diogu ezer lapurtuko Sálvame-ri; jendea poliki etorriko zaigu», adierazi zuen asteazkenean saioko zuzendari eta aurkezle Mamen Mendizabalek. Astelehenean egingo dute lehen saioa, 18:55ean. «Gaur-gaurko gaien inguruko kazetaritza kritikoa» egin nahi dute.
Garzon eta Gomaespuma
«Informazioa, analisia, ikerketa, zuzeneko loturak eta eztabaida» eskainiko ditu saioak. Eztabaidarako, zenbait gonbidatu izango dituzte platoan; tartean, Maria Garzon, epaile ohiaren alaba, Toni Garrido kazetaria eta Juan Luis Cano Gomaespuma umore taldeko kidea.
Cesar G. Anton LaSextako albistegien buruak adierazi du Más vale tarde saioak «gauza berri bat» ekarriko duela: «Jendeari axola zaion eta eragiten dion horretan egotea».
Komunikazioa
Arratsaldeko 'talk-show' berri bat La Sextan, «gizartea informatzeko»
Astelehenean estreinatuko dute 'Más vale tarde' saioa, krisiaren eraginak gai nagusi gisa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu