Iñigo Camino izan da Deia egunkariko zuzendaria 2009. urteko irailetik hona. Martxoaren 1etik aurrera, ordea, erakundeen komunikazio alorreko lan batean hasiko da. Eta Bingen Zupiria (Hernani, Gipuzkoa, 1961) izango da haren ordezkoa Deia-n.
Zupiria Eusko Jaurlaritzako prentsa bulegoko zuzendaria izan zen Jose Antonio Ardanza lehendakariarekin, 1989ko irailetik 1999ko martxora. 1999ko maiatzetik 2009ko ekainera, berriz, ETBko zuzendaria izan zen.
EITBko zuzendaritza berria iritsi ostean, ETBko ordezkaria izan zen Mugaldekoak telesaileko gidoien gainbegiratzean. 2009ko azaroan, berriz, G-Quest enpresako zuzendari izendatu zuten. Marketin estrategikoa, ikerketa eta komunikazioa lantzen ditu enpresa horrek.
Deia-n zutabeak idatzi ditu Zupiriak, Hitzaren kupela tartean.
Komunikazioa
Bingen Zupiria izango da martxotik 'Deia' egunkariko zuzendaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu