Komunikazioa

Buruz buruko finalak, %36,2ko ikusle kuota

201.000 lagunek ikusi zuten Xalaren garaipena ETB1 katean; 320.000 ikus-entzulekoa izan zen ikusle metatua

Erredakzioa
Donostia
2011ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Iaz Xalak eta Martinez de Irujok jokatu zuten finala, eta %24,6ko ikusle kuota izan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aurtengo finalak, berriz, askoz datu hobea lortu du: %36,2ko ikusle kuota. Hego Euskal Herrian 201.000 lagunek ikusi zuten partida osorik. Ikusle metatua —uneren batean lehia ikusi zutenak— 320.000 ikus-entzulekoa izan zen. Ikusle gehien 19:40an izan zen, azken tantuaren unean; une horretan 251.000 lagun ari ziren finala ikusten.

Eguneko gainontzeko kirol emanaldiak gainditu zituen ETB1eko finalak. Tele5k Wimbledongo finala eman zuen, EAEn %24,6ko ikusle kuota lortuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.