Komunikazioa

'Conquistour' lehiaketa martxan izango da ekainean, ETB2 katean

Euskal Herriko bederatzi herritatik hautatutako taldeak 'reality'-ko lehiakide ohien aurka ariko dira

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
El conquistador del fin del mundo saioaren arrakastari zukua ateratzen ari zaio ETB. Horren erakusgarri, beste lehiaketa bat jarriko dute martxan ekain partean: Conquistour. Saio berri horretan, Euskal Herriko bederatzi herritatik hautatutako bederatzi talde lehian ariko dira reality ezaguneko lehiakide ohiez osatutako taldearen aurka.

Patagonian egiten dituzten proben antzekoak gainditzen saiatuko dira, baina Euskal Herrian. Astero herri batean izango da. Saioaren helburua dibertitzea izango da, baina ETBk iragarri du «tentsio handiko une gogorrak» egongo direla. Bi taldek proba bat gainditu beharko dute irabazlea nor den erabakitzeko. Talde irabazleak erabakiko du galtzaileen artetik zein kidek egingo duen duelua. Gainera, talde galtzaileak bazkaltzera gonbidatu beharko du talde irabazlea. Bazkariaren ostean jokatuko dute duelua. Irabazlea herriko taldeko kidea bada, hurrengo El conquistador del fin del mundo-n parte hartzeko hautagaien aurreaukeraketan sartuko da.

Conquistour-eko azken dueluan irabazten duenak zuzenean izango du aukera hurrengo El conquistador-en parte hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.