Hilabeteak dira La Sexta eta Antena3 enpresek bat egiteaz hitz egiten dela, baina, oraingoz, negoziazioek ez dute aurrera egin. La Sextako kontseilari ordezkari Jose Miguel Contreras, berriz, bat egitearen alde mintzatu da jendaurrean: «Duela bi urte bat egitea gomendagarria bazen, gaur egun beharrezkoa da, eta, ziur aski, hemendik urtebetera ezinbestekoa izango da». Bi enpresak harremanetan daude egun. «Kontua da jende askoren interesak nola bateratu», adierazi zuen atzo Contrerasek, La Sextaren denboraldi berriaren aurkezpenean.
Tele5-Cuatro bat egiteari gogoan izaki, La Sextako arduradunak gogoeta hau egin du: «Mediasetek nola funtzionatzen duen ikusita, 7-8 kate kontrolatuz eta dena erosiz, guretzat oso zaila izango da publizitate merkatuan posizio indartsu bat edukitzea». Haren ustez, La Sextak «liga handietan» jokatzeari uko egin beharko dio Antena3ekin bat egiten ez badu.
La Sextako programazio berrian, Anabel Alonso bizkaitarrak Mucho que perder, poco que ganar saioa aurkeztuko du bazkalostean. Halaber, Canal Plus katearen Crematorio telesail sarituaren eskubideak erosi dituzte.
Komunikazioa
Contreras: «La Sextak eta Antena3ek bat egitea beharrezkoa da»
La Sextako buruak dio Mediasetek 7-8 kate kontrolatuta merkatuan toki indartsu bat defendatzea zaila dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu