Komunikazioa

'Diario de Noticias'-eko langileak, erregulazio espedientean

Langileek deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur eguerdian, Iruñeko Carlos III.a etorbidean

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Beste egunkari asko bezala, egoera ekonomiko kezkagarrian da Diario de Noticias de Navarra. Zuzendaritzak enplegua erregulatzeko espediente bat zabaldu du, 129 langileetatik 111ri eragingo diena. Hala, ekainaren 1etik aurrera, 111 langile horien lanorduak %25 murriztuko dira. «Administrazio kontseiluak egin duen kudeaketa da egoera honen erantzulea, zuhurtasunik gabeko inbertsioak egin baitituzte», salatu du langile batzordeko ordezkari Kepa Garciak. El Noticias necesita un plan lelopean, langileek elkarretaratzera deitu dute gaurko: Iruñeko Carlos III.a etorbideak Gazteluko plazarekin bat egiten duen lekuan izango da, 12:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.