Zibergela

e-Mintza aplikazioa eskuragarri dago jadanik sarean

Edozein tabletatan jarri daiteke aplikazioa. - / BERRIA.
Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Komunikaziorako sistema dinamikoa da e-Mintza, nork bere beharretara egokitu dezakeena. Autismoa duten pertsonak edota hitz egiteko arazo larriak dituztenak laguntzeko jaio da e-Mintza aplikazioa. Doakoa da, eta Internet sarean dago eskuragarri jadanik.

Ukitzeko teknologiaren bidezeta multimediari esker, e-Mintzak bidea ematen du erabiltzailea (komunikazio arazoak dituena) beste edozeinekin harremanetan jartzeko.

Nork bere beharretara egokitu dezake aplikazioa, hizkuntza aldetik eta irudi zein testu aldetik ere. Hasiera batean autismoa duten erabiltzaileen beharretan oinarriturik diseinatu zuten, baina tresnaren erabilgarritasun maila ikusirik, beste arazo batzuk dituzten pertsonentzako ere egokia dela argitu dute; esaterako, hitz egiteko arazo larriak dituztenentzako. e-Mintza edozein tabletatan jarri daiteke. Orange fundazioak eta Gipuzkoako Poliklinikak elkarlanean garatutako proiektua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.