Komunikazioa

Efek sare sozialetan aritzeko gida bat sortu du kazetarientzat

Kontu profesionaletan «objektiboak, inpartzialak eta zehatzak» izan beharko dute kazetariek

urtzi urkizu
Donostia
2012ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Efe albiste agentziako kazetarientzat sare sozialetan aritzeko gida bat sortu dute, kontu pertsonalak eta profesionalak bereiziz. Hala, Efe agentziak sustatu egingo du bere kazetariek norbere espezializazioko kontu profe- sionalak izatea. Twitterren kasuan, kontu profesionalek @EFE hasiera izango dute, eta, ondoren, izena eta abizena. Kontu horietan kazetariek erredakzioko estatutuaren oinarriak bete beharko dituzte eta erres-petatu egin beharko dute «ob- jektibitatea, inpartzialtasuna eta zehaztasuna», Eferen arabe-ra horiek baitira agentziaren ezaugarriak. Agentziak uste du bere langileek zentzuz erabiliko dituztela sare sozialak eta ez dutela zabalduko enpresaren isilpeko informazioa. Kazetariek ezingo dituzte zabaldu azken orduko berriak euren kontu profesionaletan. Albisteak agen- tziaren plataformetan atera beharko dituzte lehenago. Gainera, kazetariek debekatuta daukate sare sozialetan Efeko plataformetatik zuzenean deskar- gatutako testuak, argazkiak, audioak edo bideoak zabaltzea. Kanpoko loturak jartzerakoan tentuz ibiltzeko gomendatzen du gidak. Efeko kazetariek berriak lantzean izandako anekdotak kontatu ahalko dituzte kontu profesionaletan. Iturri eta jarraitzaileekin izandako elkarrizketak «errespetuzkoak» izan beharko dira. Eta ez dute norbere bizitza pertsonalari buruzko iruzkinik idatziko.

Bestalde, Efe agentziak ez du erantzukizunik kazetarien kontu pertsonaletan. Langileei ohartarazi die ondo bereiz ditzatela kontu pertsonalak eta profesionalak. Halaber, kazetariei gomendatu die kontu handiz ibil daitezela edonolako filiaziorekin lot ditzaketen iruzkinekin. Efek auzitara jo dezake, kontu pertsonaletan agentziaren edukiak erabiliz gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.