Ciberpunk.org sortu zuen 2002an, David Ugarterekin. India Elektronikoen elkarteko sortzailea eta bertako gobernadorea da Natalia Fernandez (Mieres, Espainia, 1975).
Nola sortu zenuten Ecoperiódico proiektua eta zer helbururekin?
Ecoperiódico 2007. urtean sortu genuen, urtebeteko lanaren ostean. Gaur egun ingurumen informazioaren ikuspegitik sakoneko aldaketak izaten ari gara. Klima aldaketaren inguruko bilera eta txostenen haritik, gaia protagonista bihurtzen ari da agenda mediatikoan. Hala ere, ingurumenarekin lotutako informazioan interferentzia asko ari gara aurkitzen. Ecoperiódico botere taldeetatik independientea da, eta ikuspegi askotarikoa eskaintzen saiatzen da, parte hartzea bultzatuz. Gure helburua ekologiarekin lotutako agenteen arteko eztabaida eta elkarrizketarako bide bat sortzea da, informazioa eskainiz eta iturriekiko harreman zuzena ahalbidetuz.
Zer balantze egiten duzu bost urte hauetaz?
Hasieran, gure lehentasuna eduki propioak sortzea zen, ekologismoarekin lotutako hainbat ekimenen zuzeneko jarraipena eginaz. Beste komunikabide batzuetan erabil zitzazketen edukiak sortzen saiatzen ginen, hein berean. Horri esker, ingurumen gaietan erreferentzia garrantzitsua bilakatu ginen Atlantikoaren bi aldeetan. Azkeneko bi urteetan, ordea, gure estrategia aldatu egin dugu. Beste lan eta proiektu batzuen garapenak denbora eta baliabideak kentzen zizkiguten Ecoperiódico-ri eusteko. Blog formatura egokitzen saiatu ginen. Eta, gaur egun, Ecoperiódico-ra iristen den irakurleak joera askotarikoak aurki ditzake: turismoa, nekazaritza, berrikuntza teknologikoen erabilera negozio modelo iraunkorretan... baina dagoeneko ez dugu informazio propioa sortzen. Etengabe gaude beste informazio batzuk irakurtzen,eta interesgarriena argitaratzen dugu.
Zer laguntza eskaintzen duzue ingurumenarekin lotura duen blog bat sortzen duten kazetari sortzaileei?
Urteotan erabiltzaile komunitate bat artikulatu dugu. Erabiltzaile horiek gure ekimenetan parte hartu dute, interes taldeetatik aparte garatzen zirela jakitun izanda. Horrek legitimotasun, gardentasun eta lidergo ahalmen handia eman dizkigu. Irakurle talde zabala dugu, eta hori da eskaini dezakeguna. Aholkulari lana ere egin dezakegu halako blog bat sortu behar dutenentzat. Gakoa da ulertzea interes eta kontsumo patroi beretsuak dituzten pertsona komunitate bat biltzen dugula. Lagun horiek kontsumo modu alternatiboekin, prestakuntza eta hezkuntzarekin esperimentatu dezakete, erantzukizun eta elkartasuna aintzat hartuz.
Zer iritzi duzu komunikabide handiek duten jokabideaz ingurumengaietan? Zein topiko errepikatzen dituzte?
Azkenaldian gai horiek gero eta presenteago daude, eta hori berez ona da. Baina ingurumen gaiek espazio propioa behar dute, interes politikoei eta enpresen interesei lotuegiak baitaude. Orain arte ingurumen arazoen informazioa tresna bat izan dira, arautegi berriak onartzearen aurreko lanak eginaz. Behar baten moduan erabili dira, gobernuen ekimenen aurretik. Baina hori ikuspegi sinplista bat da, eta ikusezin bihurtzen du pertsona eta kolektibo askoren lana eta kezka. Topiko nagusiak sensazionalismo katastrofista eta marka handien aldeko engainu ekologista izaten dira.
Zer proposamen egiten ditu alde horretatik Ecoperiódico blogak?
Aurrerapen teknologikoak, ikerketa eta garapena ingurumenean aplikatuak asko interesatzen zaizkigu. Dena den, ekologismoaren barneko hainbat gai eskaintzen ditugu oso ezberdinak: esaterako, ingurumen blogen lotura dutenak.
Beste kazetaritza mota bat posible dela iruditzen zaizu?
Kazetaritza komunitate baten informazio beharren erantzuna besterik ez da. Interes orokorrekoak omen diren mezuak jasotzera ohituta gaude. Baina ohiko gaitegitik kanpo gelditzen diren interesak ez dira aintzat hartzen. Komunitateentzako komunikazioan pentsatzen badugu, bakoitzak gai batzuk landu eta ikuspegi berezia izango du. Logika horren barruan, esperientzia askotarikoa jar daitezke praktikan, komunitate jakin bakoitzaren gustu eta beharrei erantzuteko.
Komunikazioa. Natalia Fernandez. 'Ecoperiódico' blogeko zuzendaria
«Ekologiarekin lotutako agenteen arteko elkarrizketa sortu nahi dugu»
Indietako Talde Kooperatiboaren proiektua da 'Ecoperiódico' bloga. Ingurugiro gaiak lantzen ditu eta parte-hartzailea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu