KOMUNIKAZIOA

'El conquistador del Aconcagua' igandean estreinatuko du ETBk

'El conquistador del fin del mundo'-ko sei lehiakide Amerikako gailur garaienera igotzen saiatuko dira

A. Etxeberria. Bilbo
2010eko irailaren 30a
00:00
Entzun
El conquistador del fin del mundo saioaren arrakasta ikusita, ETBk jarraipena eman dio formatuari. Oraingoan, Julian Iantzi eta aurreko saioetako sei lehiakide Aconcagua Amerikako gailur altuenaren 6.962 metroak igotzen saiatuko dira. Horretarako, Juanito Oiarzabal mendizalearen laguntza izango dute. Lehen saioa, datorren igandean, urriaren 3an emango du ETB2 kateak, 22:00etan. Programak zortzi atal izango ditu, eta sare sozialetan jarraitu ahalko da.

Igandean bertan emango dute jakitera parte hartuko duten sei lehiakideak nortzuk izango diren. Aukeraketa aurreko edizioetako lehiakideen artean egin dute. «Partaide ezagunenak, karisma gehien izan dutenak eta gorputzaldi onenean daudenak dira».

Bestalde, asteazkenero Iñaki Lopezek gidatutako Aconcagua, la aventura eztabaida emango dute 22:00etan. Bertan, Lopezek platoan hartuko ditu mendian adituak, medikuak eta Aconcagua igotzera ausartu diren lagunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.