Ohi dutenez, Miramongo estudioetan egingo dute gaur El conquistador del fin del mundo lehiaketako finala. Platoan izango dira lehiakideekin batera Mikel Goñi, Jose Luis Korta, Juan Mari Lujanbio eta Manu Maritxalar. Denboraldiko unerik berezienak gogoratzeaz gain, Iguazuko ur-jauzietan jokatutako azken proba ikusi ahal izango da. Yeray, Lobo, Ibon eta David dira lau finalistak, eta horietako batek irabaziko du 20.000 euroko saria. Ikus-entzuleek euren lehiakiderik kuttuna ere aukeratuko dute EITBko webgunean emandako botoen bidez.
El conquistador del fin del mundo da ETB2 katean ikusle daturik onenak lortzen dituen programa. Igande gauetan, denboraldi honetan, %24,2ko batez besteko ikusle kuota lortu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Astelehenetan ematen duten Conquis-eko eztabaidak, berriz, %12,5ko kuota izan du. Katearen batez bestekoa %9,9koa da.
Komunikazioa
'El conquistador del fin del mundo' lehiaketaren finala gaur ETB2n
Iguazu ur-jauzietan egingo dute azken proba, eta 'reality'-ko irabazleak 20.000 euroko saria jasoko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu