Komunikazioa

'El País'-eko 128 langile kalera, eta beste 21entzat erretiro aurreratua

Hilabete oso batean langileek sinadura greba egingo dute eta ez dituzte idatzitako artikuluak sinatuko

urtzi urkizu
Donostia
2012ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Aurreko egunetan hainbat hedabidetan zabaltzen ari zena atzo gauzatu zen: Prisak erregulazio espedientea aurkeztu zien ofizialki El País-eko langileei. Espedientearen arabera, egunkariko 128 langile joango dira kalera eta 59 urtetik gorako 21 langile erretiro aurreratua hartzera beharko dituzte. Lantaldearen laurden bat kaleratuko dute, horrenbestez. Kalean gelditzen direnek urteko 20 eguneko kalte-ordaina jasoko dute. Horrez gain, lanean gelditzen direnek soldataren %15eko jaitsiera pairatuko dute.

Egunkariko langile batzordeak erregulazio espedientea bertan behera utzi eta negoziazioak hastea eskatu du, «kaleratzeei alternatiba bat aurkitzeko». Baina enpresak ezezkoa eman dio eskaera horri. Lantaldeak sinadura greba egitea erabaki du. Hartara, hilabete batez kazetariek ez dituzte euren artikuluak sinatuko. Langileek, era berean, Juan Luis Cebrian Prisako kontseilari ordezkariari kudeaketa «ezin txarragoa» egin izana leporatu diote, eta azkeneko urteetan eramandako milioietako batzuk itzultzea eskatu. Iaz Cebrianek 13 milioi euro irabazi zituen. Javier Moreno egunkariko zuzendariak esan du Prisak hondoa jo duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.