Vaya Semanita, Cambio Radical;izena bera da bederatzigarren denboraldi honek ekarriko dituen aldaketen adierazgarri. Gaur egingo dute aurkezpena jende aurrean; 20:00etan Bilbon, EITBko egoitzan. Umorea lantzeko bide berriak hartuko ditu ETB2ko saioak. Ostegun gauak alde batera utzi, etaastea umorez hasiko du;datorren azaroaren 14tik aurrera astelehenero izango baita ikusgai.
Egitura berria, fikzioa oinarri
Elkarrizketa eta esketxak izan dira saioaren zutabe orain arte,baina ibilbide berrian ez da elkarrizketa gehiagorik eginen. Javier Garcia Bicuña zuzendariaren esanetan, fikzioko istorioak izango dira ildo nagusia. Formatu berri honetan, elkarren eskutik joango dira esketx guztiak; «saioak hasiera eta amaiera izango du, telesailen antzera».
Errotiko aldaketa, aktore banaketari dagokionez ere. Bi aktorek bakarrik jarraituko dute denboraldi berrian: Javier Antonek eta Iker Galarzak. Maribel Salas itzuli egingo da; eta izen berrien artean izango dira Yannick Bergara, Miriam Cabeza, Yago Mateo, Iñigo Salinero, eta Ivan Villanueva.
Denboraldi berrian kutsu politikoa duen umorea gutxitan erabiliko dute, eta, halakoetan, «beste doinu batekin». Betiere, «probokazio zentzua gordez».
Komunikazioa
Errotik aldatuta hasiko du 'Vaya Semanita'-k denboraldi berria
Gaur aurkeztuko dituzte pertsonaia berriak Bilbon. Astelehenetik aurrera hasiko dira ematen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu