Komunikazioa
Espainiako kateetan ezingo dira albistegiak babestu, urtarriletik
Espainiako, Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko telebista kateetan albistegiak, erreportajeak eta ikerketa saioak babesteko aukera dute egun iragarleek. Urtarrilaren 7an, ordea, Ikus-entzunezko Komunikazioko Lege Orokorraren garapen arautegia sartuko da indarrean. Eta ordutik aurrera saio horiek ezingo dute babeslerik izan. Babesleek gehienez 10 segundoko denbora izango dute telebista kateetan, eta programei edo izaera propioa duten azpiatalei lotuak joan beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu