Komunikazioa

ETAren logotipo manipulatua ez duela berriz erabiliko esan du La Sextak

Resano, aldatutako logotipoarekin. - / BERRIA.
Edu Lartzanguren.
2011ko irailaren 29a
00:00
Entzun
ETAren logotipo manipulatua erabili izana «oker» bat izan zela eta berriz ez dutela erakutsiko esan zuen atzo Helena Resano La Sexta kateko albistegietako aurkezleak. Logotipoan, Euskadi Ta Askatasuna izena kendu, eta horren ordez Banda de Asesinos [Hiltzaile Taldea] esaldia jarri zuten. Ika-mika eragin du logotipoak, astearteko albistegietan erakutsi zutenetik, eta kazetarien profesionaltasunaren inguruko eztabaida sortu du, batez ere Twitterren. Aurkezleak ere Twitterren bidez eman du erantzuna.

Logoa sortzea «La Sextaren erabaki editoriala izan zen, arbuioa agertzeko», idatzi zuen atzo Resanok, «baina atzo [herenegun] ez zen asmo editorialarekin erabili. Oker bat izan zen. Ez dugu berriz erabiliko... taldeak ez badu berriz hiltzen».

Duela hiru urte manipulatu zuten logotipoa La Sextan, ETAren eraso baten ondoren, eta, geroztik, hainbatetan aireratu dute. Asteartean, berriz, presoen inguruko erreportaje bat aurkezteko erabili zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.