Gori-gori jarraitzen du ETB2ko Euskadi pregunta saioaren inguruko iskanbilak. ZuZeu albistari digitalean idatzitako artikulu batek piztu zuen sua larunbatean. Iragan ostiralean Antonio Basagoiti galdekatu zuten hiru herritar gutxienez PPko militanteak zirela azaldu zuen. Horrek zalaparta sortu du Interneten, eta era guztietako iritziak egon dira.
EITBk ohar labur bat igorri du ZuZeura, sortu den iskanbila baretze aldera. Lehenik eta behin, parte-hartzaileak Bildarte enpresak aukeratu dituela azaldu du, ez EITBk. Aukeraketaren helburua «gizartearen aniztasuna ordezkatzen duen lagina» lortzea da, eta «arrunta» da alderdi politikoetako kideak egotea. Denetariko galdera sortak, partaideen aniztasunak eta audientziaren harrerak «sinesgarritasuna» ematen diote saioari.
Bildarte enpresak ere bere ikuspuntuaren berri eman du ZuZeun. ETBk eskatutako baldintzak «hitzez hitz» bete dituztela adierazi du Maria Urruela Bildarteko arduradunak, eta ez zeukatela bi pertsona horien militantziaren berri. Horrez gain, esan du ETBko baldintzen artean ez zegoela galdekatzaileak militante ez izatea.
Komunikazioa
ETBk normaltzat jo du 'Euskadi pregunta'-n PPko kideak sartu izana
Partaideen aniztasuna gizartearen isla dela eta saioari sinesgarritasuna ematen diola adierazi dute, ohar baten bidez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu