Komunikazioa

ETBko 2010eko mezak 209.000 euroren truke

Meza bakoitzaren emanaldiak 3.545 euro kosta zitzaion telebistari, eta 11.000 ikusle izan zituen

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
2010. urtean ETBk eman zituen mezek 209.000 euroko kostua izan zuten. Emanaldi bakoitza 3.545 euro kosta zitzaion euskal telebista publikoari. Eta bataz beste 11.000 ikus-entzule izan zituen. Aralarrek eskatuta, Alberto Surio EITBko zuzendariak Eusko Legebiltzarrari eman dizkio datu horiek. 59 meza emititu zituzten urte osoan.

Egi bidean erlijio saioak, bestalde, 52 emanaldi izan zituen. Bakoitzak 550 euroko kostua izan zuen, eta guztira urte osoan 28.600 euro kosta zitzaion ETBri. Saioak zortzi minutuko iraupena du.

Elizari eskainitako Bizi Berria programaren atal bakoitzak, halaber, 630 euroko kostua izan zuen. ETB2ko Nueva Vida 760 euro kostatzen da astero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.