Eusko Legebiltzarrak ezker abertzaleko jendeari EITBk betoa jartzeko legez besteko proposamena onartu izana «zentsuratzailea» dela deritzo ETBko langile batzordeak, «sakondu egiten baitu bazterkeria». Legebiltzarraren proposamena «zeharo bidegabea» dela salatu du langile batzordeak prentsa ohar batean.
«Hasteko, onartu egiten du EITBk daraman trataera informatiboaren norabide aldaketa. Hau da, goraipatu egin du euskal jendartearen zati garrantzitsu bat —politikoa, soziala zein lurraldekoa— komunikabide publiko batetik baztertzea eta informazio plural, objektibo eta kontrastatua ukatzea. Bide batez, jendarteak duen informazio eskubidea larriki urratzen da», dio Euskal Telebistako beharginen batzordeak.
Haren ustez, ildo informatibo horrek ez dio laguntzen demokraziaren eta normalizazioaren aldeko prozesuari. «Legez kanporatzearen estrategian eta bazterkerian» laguntzen jarraitzeko deia egiten dio EITBri Gasteizko parlamentuak.
Horrez gain, herenegun Rufi Etxeberria elkarrizketatu zuten Euskadi Irratian. Eta horren gaineko azalpenak eskatu ditu PPko legebiltzarkide Carlos Urkijok. PPk Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiaren agerraldia eskatu du, eta galdera bat egin dio Blanca Urgell Kultura sailburuari.
Etxeberria ez dute bi urteotan ETBn elkarrizketatu.
Komunikazioa
ETBko langileak, legebiltzarraren betoaren aurka
Langile batzordearen arabera, «bazterkerian laguntzen jarraitzeko deia» egin dio EITBri Eusko Legebiltzarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu